XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Katua, ahal bezala, euren atzetik joan zen, zorroa hagin zurien artean arrastaka zeramala: - Miao! Miao! (Itxaron!)

Andre bat agertu zen. Artzakur alemana zeraman uhaletik oratuta.

Txakurrak, katua ikustean, salto egin zuen. Jabearengandik askatu eta arineketan abiatu zen, ankerki zaunkaka.

Umeek buelta eman eta katua ihesi ikusi zuten.

Lehenengoz zakarrontziaren gainera egin zuen salto, handik eskolako murru gainera eta hantxe gelditu zen ilea laztuta.

Txakurra, murrupean, zaunkaka ari zen.

Eskolako zorroa kale erdian geratu zen. Gilermok, itzultzean, lurretik hartu zuen:

- Eduardoren zorroa da! Ziur nago!

Andreak zakurrari heldu eta arrastaka eraman zuen.

Katu beltza artean beldurrez ikaran zegoen eskolako murruan.

Orduan Nikolas kontzentratu, kontzentratu eta, plof!, katua Eduardo bihurtu zen bat-batean.

- Miao... hemen nago! -esan zuen oihuka-miaoka.

Zutik zegoen eskolako murruaren gainean.

Gilermo eta Sebastianek jaisten lagundu zioten. Pixka bat nahasturik zegoen eta ezin zuen gertatutakoa ulertu: